John Michael Stipe

2009/11/15


1960ko urtarrilaren 4an jaio zen Stipe, Atlantako auzo pobre batean, Decatur izenekoa. Ez zen hegoaldeko beste mutil bat izan. Izan ere, Georgian jaio arren, ez zen berriro bertara itzuliko 1978. urtera arte.

Bere aita militarra zen eta Vietnam-eko gerran parte hartu zuen, helikopteroak pilotatzen. Horrek familia osoa mugitu zuen etxez etxe eta Georgiaz gain, Alemanian eta Illinoiz-en ere bizi izan zen Georgiara itzuli baino lehen.

Michael Stipe-ek ez zen gainontzekoak bezala hazi. Hezkuntza maila txarra zeukan, base militarren eskoletan jasotakoa. Garai hartako lagun bakarrak bere arrebak ziren, ez baitzuen harreman pertsonalak sendotzeko denborarik gainontzekoekin. Oso mutil lotsatia, isila, zalantzati eta itxia bilakatu zen.

1975an, Collinsville, Illinoisen, 15 urte zituelarik eta bere ikaskideen dibertitzeko moduak gustatzen ez zaizkionez, VillageVoice izeneko aldizkariaren harpidedun egiten da, "New York-eko biblia kulturala".

Peter Buck hartu zuen "underground" leherketak Michael Stipe beraren egiturak ere lehertarazten ditu. Iraultza bat da.

Gershwin eta Henry Mancini entzuten zuten bere gurasoentzat, semearen gustu horiek arrotz zitzaien. VillageVoice aldizkariak "Horses" diska erostera bultzatzen du. Patti Smith-en estraineko diskoa zen. Geroago New Musical Express-i azaldu zion bezala: "nirekin bukatu zuen, guztiz askatzailea izan zen. Nik entzungailu horiek nituen, nire gurasoen entzungailu nazkagarri horiek eta gau osoa eserita igarotzen nuen gerezi poltsa izugarri batekin, Patti Smith entzuten, gerezi guztiak jaten eta xuxurlatzen. Niri zegokionez, Beach Boys, Stones, The Beatles eta gainontzekoak amaitu ziren".

Punk-ak bereganatu zuen Stipen pentsamendua. Television taldearen Marquee Moon erosi zuen eta art-punk ingeles batzuen Pink Flag. Ondoren The Stooges, New York Dolls eta bestelako diskoak eskuratu zituen, haien artean The Velvet Underground-en "1969" zuzeneko diskoa; 1977an lortu zuen, bigarren eskukoa eta bi dolarren truke. Peter Buck-ek apur bat lehenago sentitutakoa iritsi zitzaion Michaeli.

Punk mugimendua garaiko moda bezala zabaltzean, Stipen jakituriak ospea edo onarpena ekarri zioten, arraroa egiten bazitzaion ere. Garage-punk talde bat ere osatu zuen hirutan jo zuenak, bere gurasoek etxe-aldaketa berri bat iragarri arte, oraingoan jaioterrita, aiton-amonen etxera, Watkinsville-n, Athensetik 10 Kmtara dagoen herrira, Georgian.

Statusa eta St. Louis bezalako hiri batetik gertu bizitzearen erosotasuna izatetik, "hippie eta hegoaldeko boogiez" betetako estatu batera mugitzeak munduaren amaiera esan nahi zuen Stipentzat.

Baina Athens ez zen gainontzeko Georgia bezalakoa. Lehenengo urtea bakarrik pasa zuen, musika entzuten edo irakurtzen. Jendea gorrotatzen. Hala ere, alde artistikoa inoiz baino gehiago sentitzen hasi zen eta horrela herriko unibertsitatean matrikulatu zen. Pintura eta argazkigintza ziren bere gustokoenak.

Aldi berean "Wuxtry" dendara doa sarritan eta Peter Buck izeneko arduradunarekin 75-77 arteko denboraldia gogoratzen du, britainiako new-wave eta Patti Smith eta Velvet Undergroundenganako mirespena.

Comments

No response to “John Michael Stipe”
Post a Comment | Post Comments (Atom)

Post a Comment