Hasieran R.E.M.ek Scott Litt-ekin berriro grabatuko zuela esan zen. Orain taldea estudioan dagoela dirudi. Hori ikusten da behintzat estatubatuarrek grabatutako bideoetan. R.E.M. Prtland-en dago, Oregonen, 15. diskoko abestiak grabatzen. Jacknife Leek produzituko du oraingoan ere. Beste batzuetan ez bezala, oraingoa ez da material berria ensaiatzeko bilera bat, Michael Stipe bera ere badagoelako, eta horrek esan nahi du Stipe beharrezkoa dela, hau da, letrak edo ahotsa behar direla.
Oraindik oso gauza gutxi dakigu lan berri honi buruz. Grabaketa prozesu azkarra izatea espero da, abestien freskotasuna mantentzen saiatzeko, Accelerate diskoan egin zuten bezala. Oraingo hau hala ere ez da 14. albuma bezain rockeroagoa izango eta momentu akustikoagoak espero dira.
Gogoratu beharra dago lan hau Warner disketxearekin daukaten kontratuko azkena izango dela, berritzen ez badute. Batzuek R.E.M.en amaiera dela dioten arren, ezingo dugu baieztatu edo ezeztatu taldeko kideen ahotan entzun arte.
Bideoak Stipek grabatu ditu eta taldea estudioan ikus daiteke.

Comments
No response to “Prtland, Oregon”
Post Comments (Atom)
Post a Comment |
Post a Comment