Warner-en beste muturrean Yep Roc disketxea dugu.
1996an sortu zuten Ameriketako Estatu Batuetan. Beraz, dollarretan dituenez prezioak, guretzat merkeago izango da, beste konpainia batzuek ez bezala, honek ez dituelako prezioak aldatzen herrialdearen arabera.
Gainontzeko disketxeetatik bereizten duen ezaugarrietako bat, prezio egokiaz gain, kopia fisiko bat erosterakoan kopia digitala oparitzen dizutela da.
Disketxe honek ulertu du jendearen gehiengoak diskak ordenagailura kopiatzen dituela, geroago mp3 irakurgailu edo bestelakoetan sartu eta edonon entzuteko.
Abantaila nagusiena zera da, disko fisikoa eskuratzeko 2 aste behar badira, kopia digitala momentuan bertan jeitsi dezakezula. Eta ez hori bakarrik, konpainiako 10 abesti gehiago deskargatu ditzakezu debalde!
Orain ikusteke dago diskoak nola iristen diren etxera, baina momentuz oso itxura ona dauka.
Yep Roc Records The Minus 5 (R.E.M. taldeko Peter Buck, Scott McCaughey eta Bill Rieflin gehi John Ramberg), The Baseball Project (Peter Buck, Scott McCaughey, Wynn eta Pitmon), Ken Stringfellow (R.E.M.ekin elkarlanean egon zena eta The Posies taldeko partaide), Young Fresh Fellows (Scott McCaugheyk sortutako taldea), Robyn Hitchcock eta The Venus 3ren (Peter Buck, Scott McCaughey eta Bill Rieflin) lanen banaketaren arduradun ere bada.

Comments
No response to “Yep Roc Records”
Post Comments (Atom)
Post a Comment |
Post a Comment