Pageantry Tour eta Document Tour biretan Buren Fowler-ekin aritu ziren. Honek gitarra jotzen zuen. 1986 eta 1987an izan zen hori. Beranduago, 1989tik 1991era Peter Holsapple gehitu zitzaien pianoa, teklatua eta gitarra jotzeko (Fowler-ek ez zuen asko iraun).
Nathan December eta Scott McCaughey iritsi ziren 1995ean, ordurarte R.E.M.en disko zaratatsuenean gitarra jotzeko, baina baita koroak egiten eta taklatuan ibiltzeko ere. Scottek gaur egun jarraitzen du taldean.
Joey Waronker ailegatu zen bateria eta perkusioa egiteko Bill Berry joan zenean, eta Ken Stringfellow izenekoak teklatua, baxua, koroak eta sintetizadoreak erabiltzen hasi zen talde estatubatuarrarekin.
Bill Rieflin 2003an sartu zen R.E.M.en, eta Scott McCaughy eta Ken Stringfellowrekin batera ikusten ez den R.E.M.a egin dute 2008 arte. Ken ez zen luzaroan gelditu baina bai Bill-ek baita Scott-ek ere Peter, Mike eta Michael-ekin dabiltza oraindik.
Scott da denbora gehien egon dena gainontzekoekin: 14 urte. Ez da taldekide ofiziala baina New Adventures In Hi-Fi (1996) albumetik lanean aritu da taldean, eta bira guztietan parte hartu du Monster kaleratu zenetik (1994). Hala ere ezingo da inoz taldekide ofiziala izan, izan ere, R.E.M.ek ez die kanpokoei konposaketarik egiten. Normalean bigarren gitarra jotzen duen arren, koroak egin izan ditu, eta teklatuak eta pianoa jotzen badaki (azkenengo biran Let Me In abestian berak jotzen zuen teklatua oker ez banago).
Young Fresh Fellows taldean ibili izan da lehenago eta The Minus 5en dago, berak sortutakoa, Peter Buck, Ken Stringfellow eta Jeff Tweedy-rekin. Tuataran ere lan egin zuen.
Peter Holsapple-ri buruz ezer gutxi esan daiteke. Bosgarren kidea deitu izan zionik bazegoen denbora gutxi egin bazuen ere R.E.M.ekin. Athensekoen lagun ohi bat zen. Baina hasieran esan bezala, kide ez ofizialek ezin dute konposatu eta horrek gaiztotu zuen besteekiko harremana.
Ken Stringfellow musikari miretsienetarikoa izan da, The Posies taldean aritu baitzen denbora luzez. Up (1998) kaleratu zutenetik 2005erarte egon da Georgiako taldean. Scott McCaughey-ren The Minus 5en egon izan da.

Comments
No response to “Ikusten ez direnak”
Post Comments (Atom)
Post a Comment |
Post a Comment