Helping Haiti

2010/03/26


Urtarrilean Simon Cowell, American Idol eta X-Factor-eko aurkezleak, hamaika artista bildu zituen Everybody Hurts R.E.M.en abestiaren bertsioa egiteko eta irabazitakoa Haitira bidaltzeko. Cowell-en 21 artisten artean Rod Stewart, Susan Boyle, Miley Cyrus, Jon Bon Jovi, Mariah Carey, Cheryl Cole eta Robbie Williams daude. Abestia otsailaren 7an kaleratu zen digitalki eta 8an fisikoki (Erresuma Handian bakarrik) eta orduetan Erresuma Batuan azkarren saldutako singlea bihurtu zen. Lehenengo bi egunetan 200,000 kopia saldu ziren.

Proiektua aurkeztu zenean, urtarrilaren amaieran, Cowellek esan zuen: "guztiok gogor ari gara lanean single honek arrakasta lortzeko eta dirutza ekartzeko Helping Haiti kanpainari. Oso denbora gutxi dugu hau egiteko eta Haitiko jendeak guk eman diezaiekegun beste laguntza behar dute".

Michael Stipek, bestalde, The Sun egunkariari esan zionez, ohore handia da taldearentzat: "ezin genien ezetz esan".

Comments

No response to “Helping Haiti”
Post a Comment | Post Comments (Atom)

Post a Comment