Orain dela asko Athens-en, Oconee kalean zegoen eliza zahar batean festa bat ospatzen ari zen. Azkar zabaldu zen jai horretarako gonbidapena herrian zehar hiru osagai zituelarik: urtebetetzea, musika bandak eta garagardoa. Eskenatokira iritsi ahal izateko, gonbidatuak hormako zulo batetik sartu behar ziren eta ahal zuten bezala usteldutako egurrezko lurretik igaro. Baina merezi zuen, izan ere, gau hartan, apirilaren 5ean, Kathleen O'Brien-en urtebetetzea zen. Eta gonbidatu horiek guztien artean nork pentsa zezakeen 30 urte beranduago lehenengo alduz jo zuen izenik gabeko taldearen omenez beste festa bat egingo zela?
Izenik gabeko taldea R.E.M. bilakatu zen handik gutxira. Urte hartatik hasita eta hurrengoetan gitarra zikinekin eta abestu baino marmarka zebilen taldea, ezerezetik Rock and Roll Hall of Fame taldean sartzea lortu zuen, Athens izena beraiekin eramanez beti. Hogeita hamar urte eta 14 disko baino gehiago kaleratu eta gero, taldeak oraindik dirau, egun hirukote bezala eta datorren diskoan lanean dabil dagoeneko.
Horrela dio flagpolek eta aurreko astean esan bezala, R.E.M.ek 30 urte beteko ditu bihar, apirilaren 5ean. St. Mary elizan jo zuten lehenengoz, Stipe eta Buck bizi ziren eraikinean. Ordurako utzita zegoen eta gaur egun konpai dorrea baino ez da gelditzen. Data historikoa hogeita hamar urte geroago ospatzeko Athensek egitarau berezia prestatu du aste osorako, pelikula-dokumental batekin, gidatutako bisitekin eta tributozko kontzertu batekin.
Larunbateko eta igandeko ibilaldi gidatuak eguerdiko 12:30etan hasiko dira eta 15$eko prezioa izango dute. Larunbatetik astelehenerarte, R.E.M.en bideoak proiektatuko dituzte gainera, kontzertuen eta elkarrizketez gain; 5 dolar balioko du honek eta 90 minutu inguru iraungo du. Badago bitartean afaltzeko aukera, baina 20$ garestiagoa izango da.
Gainera, WUOG Georgiako Unibertsitateko ikasleek kudeatzen duten irratiak programa berezia du prest astelehenerako, 5 orduz jarraian eta mozketarik gabe R.E.M.en abestiak pintxatuz. Bertan izan zuten arrakasta gehien hasi zirenean.

Comments
No response to “Apirilak 4”
Post Comments (Atom)
Post a Comment |
Post a Comment