.jpg)
Patricia Lee Smith, Patti Smith, 1946ko abenduaren 30ean jaio zen Chicagon. Bere ama jazz abeslaria zen, eta, beharbada, hortik datorkio Pattiri musikarako grina. Baina abesteaz gain poeta eta argazkilaria ere bada.
1967an New York-era alde egin zuen. Bertako punk-rockaren partaide garrantzitsuenetariko bilakatu zen. Robert Mapplethorpe argazkilaria ezagutu zuen liburu denda batean eta lagun izan ziren 1989an Robert zendu zen arte. Parisen ibili zen performance-ak eginez eta Estatu Batuetara itzuli zen geroago.
Blue Öyster Cult taldearen abeslari izatear ere egon zen, eta, azkenean ez izan arren, hainbat abesti idatzi zituen taldearentzat. Horrez gain, Rolling Stone eta Creem aldizkarietan rock-kazetaria zen.
1975ean kaleratu zuen bere lehenengo diska: Horses. Albumak punk rocka eta poesia nahasten zituen. Musika estilohori hazten ari zen momentu hartan, Ameriketako Estatu Batuetan eta Europan zehar ibili zen kontzertuak emanez.
Michael Stipe eta Peter Buck Athenseko disko saltoki ezagun horretan topo egin zutenean 1980ko urtarrilean Patti Smith komunean zuten abeslarien artean zegoen.
Stipek askotan esan izan du Horses oso disko garrantzitsua izan zela berarentzat. Elkarrizketa bat baino gehiagotan aitortu duenez, nerabea zenean New Yorkeko biblia kulturala irakurtzen hasi zen, VillageVoice, eta aldizkari horrek berak bultzatu zuen Horses erostera, Patti Smith-en aurreneko diskoa. "New Musical Express-i esan zionez Michaelek, "erabat askatzailea izan zen; nik gurasoen aurikular nazkagarri horiek nituen eta gau osoa ematen nuen eserita gerezi poltsa handi bat jaten, Patti Smith entzuten nuen bitartean".
Hogei urte geroago ezagutu ziren, eta R.E.M.eko abeslariak dioenez, hasieran beldur zen Smith gustoko ez zuen izango, edo Smithi bera gustatuko ez zitzaion.
2007ko urriaren 25ean abeslari burusoila La2 Noticias-en egon zenean eskainitako elkarrizketa, Patti Smith-en mezuarekin.
Batean baino gehiagotan abestu dute biek elkarrekin eta 1998an Stipek Two Times Intro: On the Road with Patti Smith bilduma kaleratu zuen. Esan beharra dago Michaelek ere argazkiak egitea gustoko duela. Izan ere, Pattiren senarra eta anaia hil zirenean, Michael Stipek eta Allen Ginsberg-ek tourrean joateko animatu zuten. Liburuan Patti Smith Bob Dylanekin biran zegoenean egindako Stipen argazkiak ikus ditzakegu.
Punkaren poetaren erretratua
Titular horrekin eman zuen berri berriak Patti Smith Gasteizen egongo zela. 2008ko abenduaren 5ean, Artium museoan Smith-en bizitzari buruzko dokumental bat aurkeztu zen Gasteizen, eta abeslaria bera egon zen bertan. Written Portrait erakusketan Dream of Life filma ikusgai zegoen, Chicagokoak egin dituen zenbait marrazki eta Gasteiz, Donostia eta Gernikako argazkiekin batera.
Because the Night
Oharra: La2 Noticiasen Carlos del Amorrek dio Michael Stipen alkarrizketa ez dela zuzenean, oso berandu baita; benetako arrazoia: Michael Noche Hachen zegoen.

Comments
No response to “Patti Smith”
Post Comments (Atom)
Post a Comment |
Post a Comment