The Flowers Of Guatemala

2010/03/19



Losing My Religion, Everybody Hurts, Imitation Of Life… baina sarritan ahazten zaigu Warner Brothers konpainia baino lehenago abestiak ere bazeudela.

The Flowers of Guatemala kutsu politiko handia duen abestia da. Eisenhower gobernuan zegoelarik, CIAk Guatemalako gobernu demokratikoa boteretik kendu zuen, enpresa estatubatuarren interesak defendatzen ez zituelako. United Fruit Company zen Eisenhowerrek "babestu" nahi zuena. Harrez geroztik herritarrak hil zituzten diktadoreei laguntza eman zieten eta 100.000 nekazari baino gehiago erail zituztela esan izan da.

Stipek letretan dio loreek dena estaltzen dutela. Baina ez dira edozein lore, amanita baizik, munduko hilgarrienak. Nekazarien hilotzen gainean hazten dira eta eguzkira zuzenean ez bigaratzeko eskatzen digu, eguzkiak itsutu dezakeelako eta ezingo genukeelako egia ikusi.

Comments

No response to “The Flowers Of Guatemala”
Post a Comment | Post Comments (Atom)

Post a Comment