
1980an R.E.M. osatzen zuten musikariak lau baziren ere, Bill Berryk alde egin zuen 1996an. Garai hartan New Adventuren In Hi-Fi diskoa atera eta gero tourrean ziren eta bateriak enboliak jota kontzertua bertan behera utzi behar izan zuen.
Diskoak grabatzearen eta bidaien estresa jasangaitza zitzaiola argudiatuz, Berryk agur esan zien taldekideei. Beste hirurek musikan jarraitzea erabaki zuten. Horretarako bateria bat behar zuten eta Bill Rieflin izan zen aukeratua.
Egia esan 2003 urterarte ez zen Bill Berryren ordezko ofiziala izan. Out Of Time diskotik, 1991tik, kanpoko musikariak erabiltzen zituen taldeak, batez ere orkestrazioak egiteko, eta Rieflin horietako bat zen.
1960ko irailaren 30ean jaio zen Seattlen. 1975etik musika munduan sartuta bazegoen ere, Ministry taldera gehitu zen arte ez zen ezagun egin. 1986tik 1995eko otsailerarte egon zen metal talde honetan. Metal/industrial bateria jole ezaguna egin zen orduan, baina ez zegoen gustora taldean.
Hala ere, bestelako proiektuetan ere parte hartzen zuen. Baina esan dezakegu R.E.M.ekin lanean hasi zenean etorri zitzaiola zoria, izan ere, Peter Buck eta Scott McCaughey gitarra jotzaileekin batera hamaika talde eta lanetan egon izan da, hala nola The Minus 5 eta The Venus 3rekin (+Robyn Hitchcock) batera.
Egun, gorago aipatutako talde horietan egoteaz gain The Humans proiektuan parte hartzen du, musikari garrantzitsuenetarikoa delarik, Chris Wong eta Toyah Willcox-ekin batera. Gainera Birth of a Giant albuma kaleratu zuen.
Hemen Ink19 aldizkariak egindako elkarrizketa irakur daiteke, ingelesez, 1999koa (Birth of a Giant kaleratzearen momentuan). Ez du R.E.M.i buruzko aipamenik egiten.
Drum (bateria) aldizkariaren azalean, R.E.M. bere sorlekura bueltan iragarriz 2008ko mai

Comments
No response to “Bill Rieflin”
Post Comments (Atom)
Post a Comment |
Post a Comment