Mike Mills

2009/12/13



Michael Edward Mills 1958ko abenduaren 17an jaio zen, Orange Countryn, Kalifornian. R.E.M. taldean baxua eta teklatuak jotzeaz gain, koruak bereak dira.

Mike Mills Kalifornian jaio arren, Macon-era mugitu zen jaio eta berehala, Georgiara, eta benetako hegoaldetar sentitzen zen.

Bere ikastun betaurrekoek ikasle jator eta perfektua zela adierazten digute. Irakasleekin paregabeko harremana zuen eta eskolako musika taldean parte hartzen zuen. Bere familia ere musikaria zen: aita tenore ospetsu bat zen eta ama abeslaria, piano eta gitarra jotzailea. Mikek berak pianoa jotzen ikasi zuen txikitan, eta geroago Fender baxua hasi zen jotzen.

Garai hartan Mike eta Bill ez ziren ondo konpontzen. Mike ohiko ikastuna zen eta Bill, berriz, ohizko mutil gaiztoa. Billek musika-tresna bat ikastea erabaki zuenean eta klaseak jasotzeko tokira iristean (Mike-en etxea), hau ikustean joateko zorian egon zen. Gelditzeko eta klaseak jasotzeko konbentzitu zuten. Harrez geroztik dena aldatu zen eta hasieran etsaiak izan arren, lagun min egin ziren.

17 urterekin klubetan jotzen zuten eta baita ezkontzetan ere, traje eta gorbatekin, 60 dolarren truke. Hegoaldeko boogiea, Lynyrd Skynyrd eta Doobie Brothers-en betsioak ziren jendeak gehien eskatzen ziena.

Egun batean, Katleen O'Brian izeneko lagun batek, beste bi mutil aurkeztu zizkien, bata ilehoria, ixila, begi urdinduna eta bestea Athens-eko Wuxtry disko dendan lan egiten zuena.

Comments

No response to “Mike Mills”
Post a Comment | Post Comments (Atom)

Post a Comment