R.E.M. App Storen

2009/11/28


Thanksgiving eguna dela-eta, R.E.M.ek bere web orrian argitaratutako mezu batean hau azaltzen da:
This Just In: R.E.M. iPhone App coming soon!

Momentuz ezin dugu jakin zer den, agian web orria ikusteko programa bereziren bat (remhq.comek flash teknologia behar baitu eta iPhone telefonoak ez du Adoberen produktua onartzen) edo Jolasen bat.

Ziurrenik Mike Mills, Peter Buck eta Michael Stiperen informazioa erakusteaz gain,taldeko azken albisteak jaso ahalko ditugu, orain arte RSS jarioen bidez egiten duguna. Argazkiak eta bideoak ere eskain litzake aplikazioak streaming bidez eta kontzertuen datak iragartzeko tresna egokia izan daiteke. Agian taldeari mezuak uzteko tokia ere badu, MySpace edo FaceBook-en bezala.

Egia esan nik ez dut uste jolasa izango denik, baina behar bada abesti baten zati txiki bat entzunez zein den asma genezake edo gure fan maila ikusi test baten bidez jolasa izatekotan.

iTunesek izugarrizko iraultza suposatu zuen Applek aurkeztu zuenean, eta gure artean oso erabilia ez den arren, Ameriketako Estatu Batuetan duen arrakasta erraldoia da. Taldeari dagokionez, orain arte, Warner Bros.en disko guztiak eta bideo pare bat ditu salgai. R.E.M.en historiari buruzko audioliburu bat ere badago, eta Losing My Religion jotzen ikasteko aplikazio bat, baina horiek ez dira taldeak berak egindakoak.

Comments

No response to “R.E.M. App Storen”
Post a Comment | Post Comments (Atom)

Post a Comment