Live At The Olympia urriaren 27rako iragarrita zegoen aspalditik. Munduko herrialde gehienetan iragarritakoa bete dute, hau da, 27an salgai zegoen denda gehienetan.
Baina Espainiako Warner Brothers-ek iritziz aldatu du eta azaroaren 3ra arte ez saltzea erabaki du. Zergatik? Bada, ziur aski, diskoa entzun nahi dugunoi internetetik jeisteko denbora emateko. Gero negarrez etorriko dira beti bezala, jendeak musika entzuteagatik ordaindu nahi ez duela eta antzekoak esanez zotin artean. Eta zer espero dute? Dublinen grabatutako abestiak ez dituztela saldu nahi dirudi, trabak jartzen ari dira benetan ersoteko prest dagoenari.
Merezita dute diskoa inor ere ez erostea, eta kontrakoa nahi badute, jarrera aldatu dezatela. Batzuk asteartea noiz iritsiko zain dauden bitartean, beste batzuk lehenengo baloraketak egin dituzte, tartean BBC.co.uk, rockol.it, Blog critics, Q Magazine, Pitchfork, New Haven Register, Detroit Free Press, Underground Sound edo RTE.ie

Comments
No response to “Beti berdin”
Post Comments (Atom)
Post a Comment |
Post a Comment