Peter Lawrence Buck 1958ko abenduaren 6an jaio zen, Estatu Batuetako Oakland hirian, Kalifornian. Taldeko gitarrajolea da, teklatua eta mandolina jotzen ere jakin arren.
Los Angeles-en jaio eta San Francisko-ra mugitu zen. Bertan entzun zituen The Beatles, The Supremes eta The Monkees bezalako taldeak. Garai hartako Beatnik eta geroago Hippy mugimenduetan murgilduta, gurasoek ematen zioten diru guztia auzoko disko dendan gastatzen zuen. Esan ohi da bere eskolako areto nagusian The Postmen taldeak emandako kontzertuak asko eragin zuela Peter-engan. The Postmen 60. hamarkadako punk talde bat zen, The Beatles eta The Byrds banden abestiak jotzen zituena.
1970ean Indianara mugitu zen, eta beranduago Roswell-era, Georgian. Rock prentsa serioa irakurtzen hasi zen eta diskoen artean The Kinks, The Move, The Stones, Creedence Clearwater Revival eta bestelakoak erosi zituen. "Sixties" pop musikak britainia handiko "glam" taldeetara eraman zuen: T-Rex, Slade, Gary Glitter, Sweet… ezagutu zituen.
70. hamarkada hasieran bi aurkikuntzek aldatu zuten bere etorkizuna: The Velvet Underground-en disko zahar bat beherapenen kajoi batean aurkitzeak -soinu sinple eta zuzena zeukan, gordina baina limurtzailea- eta The New York Dolls-en kontzertu batera ordaindu gabe sartzeak.
1975ean institutua amaitu eta Atlantako Emory univertsitatean izena eman zuen, Georgiako hiriburua, eta bere aitak aholku batzuk eman zizkion: ez zaitez ezkondu 30 urte bete baino lehenago, gertatzen dena gertatzen dela; eta ez zaitez espektakuluaren munduan sartu, bihotza apurtuko dizu.
Gitarra jotzeak beti erakarri zuen, bere anaia txikia, Kenny, askoz hobea izan arren, eta diru apur bat gorde zuen gitarra on bat erosteko. Baina bere gustuak oso bitxiak ziren giro horretarako: "70. hamarkadan, toki guztietan, musika taldeetan zegoen eta ezagutzen zenuen jende guztia aberatsa izan nahi zuen, Rod Stewart bezain diruduna eta ospetsua. Ergelak zirela pentsatzen nuen, beraz ez nintzen kampusekoekin gehiegi erlazionatzen, Grateful Dead, Hot Tuna eta Little Feat gustokoak zituten guzti horiekin".
Atlantaz aspertuta, 1977ko lehenengo egunek Jack Kerouac-ek "beatnik" metodoa esperimentatu zuen, Kaliforniara autostop eginez bidaiatuz, platerak garbitzen eta bestelako hamaika lan egiten. Baina Sex Pistols-ek ulerrarazi zioten AEB oso handiak badira ere, ezin zuela betiko ihes egin.
Georgian berriro, punk soinua zuen edozein gauza bildu zuen eta Wuxtry (Atlantako disko denda garrantzitsuena) dendako ohiko erosle zen. Mark Methe, denda-kateko jabekidea, Buck-engan fijatu eta lanpostu bat eskaini zion.
Peter-ek uste zuen hiri hartan 30 pertsonek bakarrik ulertzen zutela urte horietako punk-a, The Fans-en kontzertuetara joaten ziren 30ak. Horietako bat Danny Beard zen, beste disko denda bateko jabea, eta honi esker proiektu berri bat ezagutu zuen: The B-52's. Athens-en kokatuta, hiri unibertsitarioa, momentuko eragin garratzitsuenetarikoa bilakatuko zen. Horregatik 1977ko bukaeran Mark Methek bere musika dendan lan egiteko eskaintza egin zionean, azken nobedadeak sailean, Buck-ek ez du zalantzarik. Atlantako apartamentua alokatu zuen, Fender Stratocaster zaharra alde batera utzi eta jabearen Telecaster-a hartu, eta bere anaia Kennyrekin batera -unibertsitatean zegoena ordurako- Lexington Highway-n hasten du urte berria.
1978ko urtarrilaren 5ean Atlantara itzuli zen, The Sex Pistols-en estatubatuetako tour-aren hasiera ikustera. Baina 10 minutu bakarrik iraun zuen horrek.
Great Southeast Music Hall txikia 600 pertsona baino gehiagok betetzen zuten, gehiengoa makarroi eta kurioso. Buck, benetako jarraitzale bakarra zen ziurrenik eta aurrez erreserbatu zuen sarrera. Atera iristerakoan, aldiz, ticketa New Yorketik iritsitako kazetariei saldu zietela konturatu zen. "Ni lagun handi horrekin nengoen, oso orduri eta bufadaka zegoena; ateko tipoa bota zuen eta ostikoka hasi zen atea ireki arte eta laurok sartu ginen". Azkenean denbora gehiago eman zuen barruko guardiak ekiditen Rotten, Vicious eta besteak ikusten baino. Kalezulo batean amaitu zuen jipoituta.
Bere musika gustuak Atlantan bitxiak eta xelebreak baziren ere, Athens-en instituzio bat bilakatu zen. Athens-en lehenengo urtea eta gero (Wuxtryk herri horretan zuen dendan lan egiten), gitarrarekin hobetzen zihoala, mostradorera bisitari berri batzuk iritsi zitzaizkion: hitz gutxiko nerabe bat, gusto onekoa, eta bi egundoko ilehori, Lynda eta Cindy izenekoak. Mutila bere neba zen.

Comments
No response to “Peter Buck”
Post Comments (Atom)
Post a Comment |
Post a Comment