Bootleg

2009/10/05


Bootleg bat audio edo bideo grabazio bat da. Kontzertu baten grabaketa, artistak ofizialki kaleratzen ez duena.


Grabazioa estudioetatik edo artisten etxeetatik lapurtutako edo disko batean sartu ez diren abestiak bootlegak izan arren, gailentzen den bootleg mota "live bootleg" edo "audience recording" da.


Kontzertuetan grabagailuak ezkutuan sartzen dira, artista batzuek debekatu arren. Kontzertua inork grabatzen ez badu (telebista batek, irrati batek, artistak berak zuzeneko disko baterako…) grabatutakoak arazorik gabe zabaldu dezake, grabazioak ez baitu copyright-ik.


Grabazio hauen kopurua imajinaezina da eta artista edo musika talde baten jarraitzaileek elkar trukatzen dituzte. Ez dago dirua irabazteko helbururik.


1970 hamarkadatik aurrera izugarri hazi da bootleg kopurua teknologia berriei esker: grabatzeko gailuak gero eta txikiagoak dira eta kalitate hobea dute; lehen postaz elkar trukatu behar ziren, orain ordea internetek kostu hori ere ezabatu du.


Trukaketa desberdina izan daiteke. Normalean jarraitzaile bakoitzak zerrenda bat dauka falta zaizkion grabaketekin eta beste bat dituenekin. Norbaitek nahi duen bootleg bat ikusten badu orduan kopia bat eskatuko dio besteari.


Honek lehenengoak ez duen kontzerturen bat baldin badu, grabazio hori eskainiko dio. Hasi berria bada, aldiz, prezioa adostu beharko da: nik kopia egiteko cd (edo cassette, edo vhs zinta) bat eta beste X niretzat. Beste batzuetan grabaketa analogiko bat bidal diezaiokegu debalde, honek digitalizatu eta guri kopia bat egitea hitzartzen badugu.


Postaz egiten denean sobre bat bidali behar da beste baten barruan, zigilua barne, kopia egiten duenak ezer ez ordaintzeko.


R.E.M., Bob Dylan-ekin batera, bootleg gehien dituen musika taldea da eta beraz ezinezkoa da aipatu ere ez egitea.

Comments

No response to “Bootleg”
Post a Comment | Post Comments (Atom)

Post a Comment