1998ko azaroaren 11, Night Express TV Show, Propaganda Club, Milan, Italia
2009/10/25
Kontzertuko setlista Losing My Religion / Lotus / New Test Leper / Daysleeper / Sad Professor / Parakeet / The Apologist / So. Central Rain / Walk Unafraid / Man On The Moon / elkarrizketa / At My Most Beautiful / Country Feedback / Perfect Circle / I'm Not Over You / Fall On Me / Radio Free Europe eta Ghost Rider izan bazen ere, telebista kateak abesti asko kanpoan utzi eta gelditzen zirenak nahi zituen ordenean emititu zituen: New Test Leper / Parakeet / Losing My Religion / Daysleeper / Man On The Moon / Lotus / So. Central Rain / The Apologist eta At My Most Beautiful.
"R.E.M. nazioarteko talde garrantzitsuenetariko bat zen garai hartan, U2rekin batera ziur aski nagusiena. Normalean jendea lurrean eseri behar izaten zen telebistako kontzertu hauetan; gau hartan, aldiz, Peter Buck-ek altzatzeko keinua egin zigun eszenatokira igo eta berehala. Elkar begiratu genuen lurrean geundenok, zer egin ez genekiela. Zutitu ginen azkenean eta horrek saioko zuzendaria larritu zuen, lehen aldia baitzen ikusleak zutik zeudela. Michael Stipek eszenatokiraino gerturatzea utzi zigun.
Losing My Religion-ekin hasi ziren and nik "wow" egin nuen; ez nuen inoiz imajinatu sekula horrelako abesti batekin hasiko zirenik. Agian abesti ezagunena zerrendatik berehala kentzeko egin zuten, edo akaso ikusleon zirrara handitzeko eta bide batez esateko "gu lehengoak gara, Losing My Religion-en mutilak". [1998ko tourra Up diskoa promozionatzeko izan zen; Up (gora euskaraz) Bill Berry R.E.M.en laugarren kidea eta bateria jolea joandakoan grabatutako lana da]
Kontzertuan Stipek gauza bitxi batzuk egin zituen, adibidez arropa kentzeko deia egin zigun, bera bezala, bero handia zegoelako. Kontzertua amaitzean esan zigun: "goseak amorratzen nago, zuek?" guztiok afaltzera gonbidatuko bagintu bezala".
Labels:
1998,
italia,
kontzertua,
up

Comments
No response to “1998ko azaroaren 11, Night Express TV Show, Propaganda Club, Milan, Italia”
Post Comments (Atom)
Post a Comment |
Post a Comment